Elke Karsten internazionala argentinarra izango da SUPER AMARA Bera Beraren nobedadea Liga Guerreras Iberdrolako hirugarrren jardunaldiari begira, non Málagako Ciudad Jardin pistan Rincón Fertilidad taldea aurrea izango dute donostiarrek (larunbata 19,30etan, Fernández eta Iniesta, colegio valenciano).
Euskadiko Eskubaloi Federazioak kadete eta jubenil selekzioetara Bera Berako zazpi jokalari deitu ditu urriaren 1ean entrenaldi saioak burutze aldera.
Turkiako Kastamonu Belediyesi GSK izango da aurkaria EHFko bigarren kanporaketan, urriaren erdialdean jokatuko dena.
Carlos Viver Estatuko hautatzaileak 2019an Frantzian burutuko den Europako txapelketarako sailkatze faseari hasiera emateko SUPER AMARA Bera Berako Maitane Etxeberria, Judith Sans eta azken orduan Silvia Arderíus, deitu ditu, Ana Martínezen ordez sartu da madrildarra
































