Bera Bera

Select your language

Larunbatean Bidebietan (19etan) Elche Mustang taldearen aurkako partida atarikoa komentatzeko komunikabieen aurrean, Montse Puchek “eskertu” nahi izan dio “Bera Berari nirekin egindako apostua (elitean entrenatzaile gisa) eskarmenturik ez nuelako” eta era berean “Bidebietari agur esan nahi diot eta eman didaten babesa eskertuz”.

Montse Puchek ez du SUPER AMARA Bera Beran jarraituko datorren denboraldian klubaren erabakiagatik eta gaiak agerraldiaren zati gehina eman du. Puchek onartu du “sorpresa” izan dela “denboraldiz denboraldiz taldeak eboluzio bat izan duelako, talde honi denbora asko eman diot baina antza ez da klubak nahi adina izan”. “Lasai noa, abentura ikaragarria izan da eta nire burua gai ikusten dut entrenatzen jarraitzeko, eskubaloiari dudana emateko” adierazi du.  

Puchek ez duela jarraituko ezagutzera eman nahi izan du aste honetan “Bidebietari agur esateko eta jaso dudan babesa eskertze aldera”.

Larunbatean Liga irabazteko aukeraz galdeturik, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak hasperen egi du “garrantzitsuena da guk bi puntuak lortzea, Guardesek egiten duena berdin zait”. “Nire lehentasuna orain larunbateko partida da, bi puntu erabakiorrak ditugu jokuan, titulua merezi dugu egindako lanagatik eta topera goaz horren bila”.

24. jardunaldiko jokalaririk onena izendatu duten Aramendiaren baja kubritzeko, Puchek ezin du Lizarbe deitu, lesionaturik dagoelako, eta asteartetik jubenil mailako Anne Gorostidi dago entrenatzen lehen taldearekin.

Argazkia: Cadena Ser.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores