SUPER AMARA Bera Berak bihar Bidebietan 19etan Elche Mustang hartuko du Guerreras Iberdrola Ligako azkenaurreko jardunaldian helburu batekin, txapelketa bere esku duen taldea bakarra izaten jarraitzea. ETBk eskainiko du norgehiagoka zuzenean.
Aragoiko Andrés Peñaranda eta José Antonio Yagüe epaileen zuzenduko dute lehia. SUPER AMARA Bera Berak beti zaila den Elche Mustang hartuko du, horretarako Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka egindako jokua berreskuratu beharko du.
Partida berezia izango da hainbat agur medio, halere plantillak badaki titulua eskura duela baina oraindik beste bi urrats eman behar ditu. Aurrenekoa Elche Mustang taldearen aurrean, planteatzen duen defentsak inork gutxik egiten du ligan eta donostiarrak estutzen ditu Carrúsean nahiz Bidebietan. Joaquín Rocamora entrenatzailearen taldeak Godoy Maceira BM Porriño gainditu zuen azken jardunaldian bolada txarrari amaiera jarriz eta maila ziurtatuz.
Bestetik, SUPER AMARA Bera Berak Anne Gorostidi jubenila deialdian sartuko du Leire Aramendiaren ordez. Nafarrak jardunaldiko Iberdrola jokalari saria jasoko du partida atarian. Horrez gain, Bera Berak laster jubilatuko den Jacintori omenaldia egin nahi dio. Autocares David enpresako gidariak hamarkada darama taldearekin bidaietan. Era berean, Zilarrezko mailara igotzea lortu duen senior taldeak ere aitortza izango, ziur aski partida amaieran.
Jendetza espero da Bidebietan. Norgehiagoka 19etan izango da Federazioak ordutegi bateratua ezarri duelako. Liga irabazteko borrokan den Mecalia Atlético Guardések A Sangriñan Rincón Fertilidad Málaga hartuko du. Average delakoa alde izanda, SUPER AMARA Bera Berak bakarrik txapeldun izateko aukera du bihar. Horretarako Elche Mustang gainditzeaz gain, Rincón Fertilidadek gauza bera egin beharko luke A Guardan.