Bera Bera

Select your language

Berarekin batera Ligako tituluak iritsi ziren. 2012-13 denboralditik Bera Berako partaide da, hiru tituluak aurreneko aldiz lortu zirenetik. Aurreneko hiru denboraldiak María Núñez lagun izan zuen, 2017ko azarora arte Judith Sans eta azkeneko hilabeteak Ligia Costarekin. Silvia Ederrak bihar larunbata jokatuko du azken partida Bidebietan SUPER AMARA Bera Beraren kamisetarekin.

Klubak erasoan eta defentsako lan bikoitza egiten dituzten piboteak behar dituenez Ederrak bere ibilbideari amaiera jarri behar du Donostian sei denboraldi ostean, ia 200 partida jokatu ditu eta, orain arte, 275 gol sartu.

2013an, O Porriñoko kopako maila altuak Espainiako selekziora eraman zuen, Jorge Dueñasek deitu baitzuen Errumanian Carpati Trophy jokatze aldera urte hartako martxoan.

Sei metroetan eraginkorra, baloiak liftatzea du gustokoa nahiz eta egun gutxiago erabili, Ederraren jokua gehien bat izan da defentsak hutsuneak sortzea alboko jokalarien barneraketak errazteko, Bera Beran izan dituen lau entrenatzaileekin egin duena: Reyes Carrere, Imanol Álvarez, Aitor Etxaburu eta Montse Pucherekin, alegia. Lizarrakoak ez du deialdi bat galdu eta Ligako titulu batekin amaitu nahi du bere ibilbide oparoa Donostian.

Anne Gorostidi, Aramendiaren ordez

34 urte dituela, Ederrak azken partida jokatuko du Bidebietan 89 zenbakia duen kamiseta urdinarekin eta agian izan daiteke aurreneko norgehiagoka Anne Gorostidirentzat, abizenik gabeko 6 zenbakia daramen kamisetarekin. Jubenil mailako Lacturale Bera Bera taldeko jokalariak Leire Aramendia ordezkatuko du Montse Pucheren deialdian Elche Mustang taldearen aurka.

Eskuin hegaloko jokalari honek askotan jokatu izan du ere senior taldearekin. Izan ere, Zamoran burutu zen Zilarrezko mailara igoera fasean Bera Berako golegile nagusiena izan da, golen aldeak igoera lortu zuen bertako Raya Sayaguesa taldearen aurka.

Zarauztarra, Gorostidi bigarren denboraldia betetzen ari da. Asteburuan hiru partida jokatu arren asteartean Montse Puchek deitu zuen entrenaldi saioa burutze aldera.

Aramendiaren lesioaz gain, posizio horretan ere Eider Lizarbe lanean egon da Guerreras Iberdrola taldearekin. Igoera fasean ere aritu zen donostiarra baina ezker belauneko meniskoan mina hartuta dago

Hortaz, Anne Gorostidi izan daiteke SUPER AMARA Bera Berako denboraldiko 22. jokalaria, horietatik, hamar gipuzkoarrak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores