Bera Bera

Select your language

Beste bi puntu zakura eta jardunaldi baten faltan, SUPER AMARA Bera Berak bere esku du Ligako titulua bereganatzea. Bidebietan emozio handiko egunean Elche Mustang (29-23) gaindituta, gipuzkoarrak txapelduna izango dira ostiralean HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldori irabazten badiote Lasesarren ostiralean 21etan.

SUPER AMARA Bera Bera oso ondo sartu da partidan, Elche Mustang taldeak egiten ohi duen defentsa irekiak sortarazten dituen zailatasunak gainditze aldera. Gainera, erasoan zazpi jokalari erabili ditu hasieratik. Halere, Etxeberriak indartsu eta duen abiadura aprobetxaturik elxetarren defentsan hutsuneak aurkitu ditu.

Susi Sánchez atezainaren geldiketak eta baloi galera batzu medio Elche Mustang gerturatu da (24’: 11-10). Halere, 4-0 partzialari esker Cardosoren hiru golekin –batek sarrera baloi zuen – eta beste bat Arderíusenak SUPER AMARA Bera Bera atsedenaldiara eroso eraman dute. Eta jubenil mailako Gorostidi debuta eginez, deialdian Aramendia ordezkatu duena.

Bigarrenean SUPER AMARA Bera Berak intentsitatea erabakiorra izan da Castellanos atezainaren geldiketak bezala, gainera kontraerasoa ondo baino hobeto atera. Gorostidik, hirugarrenean, Susi Sánchez gainditu du eta horren ostean beste bi gol egin dizkio kontraerasoan eta hegaletik.

Gipuzkoarrek abantaila kudeatu dute eta Mecalia Guardések ere Rincón Fertilidad (28-25) gainditu duenez titulua jokoan jarriko da Barakaldon eta Granollersen.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 29, Elche Mustang 23

SUPER AMARA Bera Bera 29 (15+14): Castellanos (1), Ezkurdia (1), Menédez, Berasategi (1), Azurmendi, Arrojeria (4) y Etxeberria (8) –titular- Arderíus (3), Ederra, Cardoso (7, 2p), Gorostidi (3), Guarieiro (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Encina, Ausàs eta Costa.

Elche Mustang 23 (11+12): Sánchez, Gangel (1), Musons (3), Flores (6), Bertrand (2), Zhukova (2), Hernández (6) –titular- Méndez, Ocáriz. Arcos (3 p) eta Giner (o.a.).

Epaileak: Peñaranda eta Yagüe (asturiarrak)

Kanporatuak: Berasategi (2) eta Cardoso Super Amaratik eta Méndez Elche Mustang taldetik

Partzialak: 2-1, 5-4, 8-6, 9-7, 12-10, 15-11 –atsedenaldian- 16-12, 19-13, 22-15, 24-18, 27-20 eta 29-23.

Gertaerak: Tati Garmendiak Aramendiari MVP saria eman dio eta plantillak Autocares davideko Jacinto txoferrari kamiseta oparitu dio hamarkada bate

Partida amaieran, senior mailako taldea txalo zaparradarekin hartu dute Zilarrezko mailara igotzea lortuta eta Montse Puchek eta Silvia Ederrak Donibaneko lagunen opariak jaso dituzte. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores