Bera Bera

Select your language

Duela hilabete bat iragarritako Yunis Camejo eta Nekane Terés piboteaz gain, SUPER AMARA Bera Berak berretsi zuen atzo Judith Sans, Renata Lais eta Priscila Dos Santos jokalarien fitxaketak.

Tati Garmendia arduradunak azpimarratu zuen atezain brasildarraren eta Judith Sansen maila. Castellanosen hitzarmen berritzearekin eta Zugarrondorena abian, SUPER AMARA Bera Berak maila handiko atezainak izango ditu datorren denboraldian. Renata Lais gaztea Guerreras Iberdrola Ligan erakutsi du bere maila eta Kopan jokalari onena saria jaso zuen.

Camejo eta Terés jokalariekin, SUPER AMARA Bera Berak oreka bilatu nahi izan du erasoan eta defentsan. Tati Garmendiak azaldu du “ostean Judith Sans fitxatzeko aukera izan genuen, onartu genuena ekarpen handiko jokalaria delako eta guztiontzako minutuak egongo dira”. Azkenik Priscila dos Santos brasildarra aipatu zuen. “Ausàs baja izanda, eskuin alboko jokalaria nahi genuen, Polonian aritu da aurten (Korona Handball Kielce) eta kanpoko jaurtiketa du”.

Garmendiak laburbildu du adierazten “azken baldintzak ematen badira plantilla orekatua izango dugu”, halere, “kezka” agerian utzi zuen Aramendiak belaunean ebakuntza egin behar diotelako eta Azurmendik sorbaldiako”, era berean “espero dugu Karstenek baloiarekin abuztu erdialdean lanean hasiko dela Superkoparako prest egotea aldera irailaren 1ean edo 2an”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores