Carlos Viver eta Imanol Álvarez hautatzaileak deialdiak ezagutzera eman dituzte gaur Mediterraneo Jokuetarako -Maitane Etxeberria, Merche Castellanos eta Judith Sans- eta Junior mailako Mundialerako, non Estitxu Berasategi kokatu den.
Frantziako Eurokopako sailkatze fase bikaina osatu ostean, lidergoa lortuz, Carlos Viver hautatzaileak Tarragonan ekainaren 22tik uztailaren 1era arte ospatuko diren Mediterraneo Jokuetarako prestatu duen 16 jokalarien zerrenda ezagutzera eman du gaur.
Etxeberria, Castellanos eta Sans ekainaren 15ean Madrilen deituta daude, ostean Pinton osatuko dute prestakuntza eta Tarragonara ekainaren 21ean abitatuko dira. Eslovenia, Grecia, Italia eta Portugalekin dago Espainia.
Bestetik, Estitxu Berasategi berretsi du junior mailako Mundialean aritzeko aukera, Hungarian burutuko dena uztailaren 1etatik 14ra bitartean. Imanol Álvarezek osaturiko zerrendan da usurbiltarra, Pinton egingo dute prestakuntza uztailaren 1era arte, Marsellako iparraldean kokaturik dagoen Apt hirian lagunartekoak jokatuko dituzte Frantzia, Alemania eta Portugalekin. Espainia junior uztailaren 2an egingo du debuta Egiptoren aurka Debrecen hirian. Haizea Aldalur atezain zarauztarra da zerrendako beste gipuzkoarra.