
SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako talde onenen aurka etxetik kanpo jokatu behar du berriro ere. Oraingo honetan Xixongo La Arena pistan non 21etan Mavi Nuevas Tecnologías taldea izango da zain, bosgarren sailkatua (Andrés Rosendo eta Sergio Rodríguez, galizarrak).

Bera Bera Eskubaloiko harrobi taldeak hamabi partida jokatuko dituzte egun hauetan, azpimarragarriena Lacturala jubenil taldeak irabazi behar duena Kukullagaren aurka Bidebietan Euskadiko txapelketako lauko finalean egon ahal izateko.
Larunbatean Bidebietan sarturiko bost golei esker, Alba Menéndez 500 goleko langa gainditu du Bera Bera Eskubaloiarekin.