
Silvia Arderíus jokalariaren nobedadearekin, SUPER AMARA Bera Berak Ibizako ANTS:BFTI Muchoticket Santa Eulària hartuko du Bidebietan 18etan, Guerreras Iberdrola Ligaren 18. Jardunaldian, Bernardino Fernández eta Raúl Rodríguez madrildarrek zuzenduko dutena.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hamaika hitzordu izango dituzte asteburuan. Euskadiko txapelketan, partida erabakiorrak izango dituzte Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeek Etxebarrin eta Elgoibarren. Euskal ligako senior taldea berriz bigarren postuan gelditzeko erronkan lehian da.

Bera Bera Eskubaloiak Martxoaren 8ko Emakumeen eguna dela eta elkarte ezberdinen egindako aldarrikapenekin bat egingo du eta lan-etenaldiak burutuko ditu bihar gure gizartean ezberdintasun egoerak azalari aldera.