
Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquez, Donostiako alkate Eneko Goia eta Kiroletako foru diputatu Denis Itxaso lagun, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola 2017-18Txapeldun gisa adierazten duen garaikurra eman zuen.

Bosgarren Ligako titulua lortu du gaur SUPER AMARA Bera Berak HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo Lasesarren gaindituta (24-28, 12-15 atsedenaldian).

Intentsitatea eta joku erritmoa maiz aipatu ditu aste honetan Montse Puchek. SUPER AMARA Bera Berak gauzak nola egin lantzen ditu, bidea zainduz helburua lortze aldera. Gaur gauean (21,05ean) Guerreras Iberdrola Ligako txapelduna sorta liteke, bosgarren aldiz azken sei urtetan.