Bera Bera

Select your language

Gaur goizean Espainiako Eskubaloi Federazioan burututako Guerreras Iberdrola ligako 2019-20 denboraldiko zozketaren arabera SUPER AMARA Bera Berak etxean hasiko du iraileko aurreneko astean HGB Prosetecnisa Zuazorekin eta maiatzaren 23an amaitu Mecalia Atlético Guardésekin.

2019-20 denboraldiaren nobedade nagusiena da lau talde gutxiago izango duela Guerreras Iberdrola ligak, hau 12 talde arituko direla. Halere, irailaren 1ean abiatuko da lehiaketa Rocasa eta SUPER AMARA Bera Berak jokatuko duten Superkoparekin eta hurrengo astean ligari ekingo diote, aurten baina astebete lehenago amaitzeko maiatzean.

Ligan debuta datak erabat zehazte aldera, SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupeko zozketaren zain egon beharko du, aurreneko kanporaketak ligako bi jardunaldiekin bat egiten duelako.

Donostia derbira jokatu ostean, SUPER AMARA Bera Bera Alcobendaseko Pabellón de los Sueños pistan arituko da. Urrian, Imanol Álvarezen taldeak Liberbank Gijón hartuko du eta etxetik at bi partidei helduko die, O Porriñon eta Tenerifen, bigarrena igo berri den Balonmano Salud taldearekin, EHF Cupeko Q2 delakoari ere begiratuta.  

Azaroan Bidebietan Elche hartuko dute donostiarrek eta Janpongo Mundialeko etenaldia aurretik Granollersera bisita. Aurten ere bi jardunaldi abenduan, 21ean Donostian izango da Aula Alimentos de Valladolid eta 28an SUPER AMARA Bera Berak Kanarietara egingo du bidaia Rocasarekin jokatze aldera.

Urtarrilean, gipuzkoarrek Rincón Fertilidad Málaga hartuko dute eta A Guarda izango da helburu lehenengo itzuliari amaiera emateko. Bigarrenean Guerreras Iberdrola ligako amaiera azpimarragarria da, izan ere, maiatzean Alhaurín de la Torren burutuko den Kopa ostean, SUPER AMARA Bera Berak Valladolidera egingo du bidaia, Rocasa hartuko du, Málagara abiatuko da eta Donostia itxiko du denboraldia Mecalia Atlético Guardésekin.

Egutegia 2019-20:

Lehenengo itzulia:

J 1: Irailak 7: SUPER AMARA Bera Bera vs HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo

J 2: Irailak 14: Helvetia Alcobendas vs SUPER AMARA Bera Bera

J 3: Urriak 6: SUPER AMARA Bera Bera vs Liberbank Gijón

J 4: Urriak 12: Conservas Orbe Porriño vs SUPER AMARA Bera Bera

J 5: Urriak 19: Balonmano Salud vs SUPER AMARA Bera Bera

J 6: Azaroak 2: SUPER AMARA Bera Bera vs Elche

J 7: Azaroak 9: KH7 BM Granollers vs SUPER AMARA Bera Bera

J 8: Abenduak 21: SUPER AMARA Bera Bera vs Aula Alimentos de Valladolid

J 9: Abenduak 29: Rocasa Gran Canaria vs SUPER AMARA Bera Bera

J 10: Urtarrilak 11: SUPER AMARA Bera Bera vs Rincón Fertilidad Málaga

J 11: Urtarrilak 25: Mecalia Atlético Guardés vs SUPER AMARA Bera Bera

Bigarren itzulia:

J 12: Otsailak 1: HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo vs SUPER AMARA Bera Bera

J 13: Otsailak 8: SUPER AMARA Bera Bera vs Helvetia Alcobendas

J 14: Otsailak 22: Liberbank Gijón vs SUPER AMARA Bera Bera

J 15: Otsailak 29: SUPER AMARA Bera Bera vs Conservas Orbe Porriño

J 16: Martxoak 7: SUPER AMARA Bera Bera vs Balonmano Salud

J 17: Apirilak 4: Elche vs SUPER AMARA Bera Bera

J 18: Apirilak 18: SUPER AMARA Bera Bera vs KH7 BM Granollers

J 19: Maiatzak 2: Aula Alimentos de Valladolid vs SUPER AMARA Bera Bera

J 20: Maiatzak 9: SUPER AMARA Bera Bera vs Rocasa Gran Canaria

J 21: Maiatzak 16: Rincón Fertilidad Málaga vs SUPER AMARA Bera Bera

J 22: Maiatzak 23: SUPER AMARA Bera Bera vs Mecalia Atlético Guardés

Egutegi osoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores