Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak 2019-20 denboraldiko EHF Cup lehiaketa eman du izena, egungo sistemarekin azkena, 20-21 denboralditik aurrera izango den European Handball League delakoa izan aurretik.

 

Iazko esperientzia positiboa izan zenez, SUPER AMARA Bera Berak multzoen fasera sailkatzea du helburu, halere, iaz baino gogorragoa eta luzeago izango da ibilbidea. Europako federazioak EHF Cupeko egitura ezagutzera emango du uztailaren 9an eta taldeak rankinaren arabera banatu, uztailaren 16an Vienan zozketa izango delarik.

Ligako azpitxapeldun gisa, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligako ordezkari bakarra izango da lehiaketa honetan. Rocasa Gran Canariak Txekian helduko dio Txapeldunen ligako sailkatze faseari, aurten Danimarka, Alemania edo Norvegiako bigarren taldeak ez dituzte onartu, EHF Cupeko maila handituz, alegia.

Antza, SUPER AMARA Bera Berak irailaren QR1 kanporaketari aurre egingo dio eta urrian eta azaroko kanporaketak gainditu beharko digu multzoen fasean izateko 2020ko urtarrilean eta otsailean. Hungariako Siófok egungo txapelduna da favorito nagusiena, Nerea Pena tartean dela, halere ezin ahaztu Odense daninarra (Nycke Groot holandarraren taldea) edo Herning-Ikast; Alemaniako Thüringer, Norvegiako Storhamar eta Frantzia, Errumania edo Errusiako taldeak, talde nagusienak Txapeldunen ligan izan arren.

EHFk 2020-21 denboraldirako hiru lehiaketaten ezarriko dituztez aldaketen berri eman du. DELO Champions League delakoan 16 talde izango dira baina bi multzoetan banaturik, hau da, gutxienez 14 partida jokatuko dira, eta hurrengo European Handball League delakoan (egun EHF Cup) 24 talde arituko dira multzoen fasean (egun, 16). Gaur egun 12 leku besterik ez daude, izan ere, Txapeldunen ligako multzoen fasean laugarrenak gelditzen direnak EHFra egiten dute salto baina hurrengo denboralditik aurrera ez da loturarik emango.

Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira Guerreras Iberdrola ligako taldeen rakina zehazteko, batez ere Ligako txapeldunak 20-21ko Txapeldunen ligako multzoen fasean lekurik izate aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores