Euskal ligako egutegia: senior, jubenil eta kadete

Euskal Eskubaloi Federazioko Asanbladak onartu zuen 2019-20 denboraldiko egutegian, jubenil eta kadete nesketan irailaren 14n hasiko dena eta seniorretan, irailaren 29an.

Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeak lehenengo fasean batera arituko dira: irailaren 14 eta 21ean, urriaren 5, 12, 19 eta 26an, azaroaren 2, 9, 16 eta 30ean, abenduaren 14 eta 21ean eta 2020ko urtarrilaren 18 eta 25ean. Kadeteek bigarren fasearen otsailaren 1ean hasiera emango diote, asteburu horretan jubenilen promozioa jokatuko da eta hurrengo asteburuan hurrengo ligaxkari helduko diote, martxoaren amaiaera bitartean. Kadeteek, aldiz, hamar jardunaldi jokatuko dituzte, lauko finala apirilan izango dena.

Senior taldeak, berriz, irailaren 29tik eta 2020ko martxoaren 28ra bitartean 22 jardunaldi jokatuko ditu. Zilarrezko mailarako igoera fasea jokatzeko bigarren txartela apirilaren 3tik 5era izango da.

Euskal Kopako finala, abuztuan

Aurtengo Euskal kopak lehiaketa sistema aldatu du, jokalari onenak bertan egote aldera. Zilarrezko mailako taldeek Aiala Zarautz, Kukullaga Etxebarri, Errotabarri, San Adrián eta Basaurik abuztuan abian jarriko dituzte kanporaketak, finalerdietan bi leku lortze aldera, SUPER AMARA Bera Bera eta HGB Prosetecnisa Zuazo taldeen aurka jokatzeko. Ikasturtean zehar finalerdiak jokatuko dira partida bakarrera, Zilarrezko mailako taldeek hartuko dutena eta 2020ko abuztuaren 22-23an izango litzateke finala, gizonezkoekin batera.   

@BalonmaBeraBera

SUPER AMARA BeraBera
RT @RFEBalonmano: 🏆 @EHFEURO - W19💪🏼 📌 Main Round ⏱ 30' - Descanso 🆚 Dinamarca 🇩🇰 10:10 🇪🇸 España 📺 https://t.co/CP0XMc8kvM 🎙 ¡Descanso en…
SUPER AMARA BeraBera
RT @RFEBalonmano: 🏆 @EHFEURO - W19💪🏼 📌 Main Round ⏱ 15' 🆚 Dinamarca 🇩🇰 6:6 🇪🇸 España 📺 https://t.co/CP0XMc8kvM 🎙¡Tablas en el marcador pasa…
SUPER AMARA BeraBera
RT @SerDeportivosGI: El @BalonmaBeraBera presenta su peculiar patrocinio con @CasaAramendia para las tres próximas temporadas. Juntos camin…
Follow SUPER AMARA BeraBera on Twitter

Egutegia / Calendario

SUPER AMARA 28, Mecalia Atl. Guardés 19

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT