Bera Bera

Select your language

Gorpuzten ari da ‘Summer BAG Experience’, SUPER AMARA Bera Bera, Aula Alimentos de Valladolid eta Mecalia Atlético Guardés taldeek antolaturiko udako txapelketa, iaz A Guardan abian jarri zena gipuzkoarren garaipenarekin bertakoen aurrean, aurten aldiz, Donostiak hartuko du bigarren edizioko antolakuntza abuztuaren 23 eta 24n.

Bera Bera, Aula eta Guardés (BAG) taldeek gogoeta egin zuten iaz, udan maila goreneko taldeen arteko txapelketa bat antolatzearena, alegia, edizio bakoitzean hiru talde hauetaz aparte beste bat gonbidatuz. Ideia martxan jarri zuten hiru taldeak gainera Europako lehiaketetan arituko dira datorren denboraldian. ‘Summer BAG 2019’ lagunartekoak eskema bera errepikatuko du, hau da, lau partida jokatuko dira, bi finalerdiak, hirugarren eta laugarren posturako eta finala.

Kasu honetan Liberbank Gijón izango da gonbidatua. Guerreras Iberdrola ligan bosgarren, datorren denboraldiari begira ondo indartu da antza, Cecilia Cacheda zentralarekin, Nerea Nieto eta Marta Méndez albokoekin eta Natalia Montilla, María González eta Laura Rivas hegaleko jokalariekin. Horrez gain, bizkar hezurra mantendu du Diego Lafuentesk Faria, Téllez, Caño, Palicio, Gavilán, Cobo eta Álvarez atezain.

Mecalia Atlético Guardés Donostiara lehenengo lerroa ia guztiz berrituta etorriko da, izan ere, Portugaleko Patricia Lima eta Sandra Santiago joku antolaketan ardura handia izango dute Martina Mazza argentinarrarekin eta Campos eta Bufornekin batera. Carratú eta Ezbida atezain, Sempere, Carla Gómez eta Valero pibotean eta Rosario Urban, Lorena Pérez eta Sara Bravo hegaletan dira gaur egun Pradesen taldean.

Bestetik, Kopako finalistan Aula Alimentos de Valladolidek ere nobedade ugari ditu: Yunis Camejo Bera Berako ohia, Uruguaiko Agustina López eta Iara Grosso eta Sara Molés (kataluniarra) eta Elba Álvarez (Zamorakoa) gazteak. Teresa Álvarez, Bea Puertas, Cifuentes, Lulu Guerra eta Elena Cuadrado, besteak beste, mantendu ditu Peñasek.

SUPER AMARA Bera Berak berriz, bizkar hezurrari eutsi baio ere, sei fitxaketa egin ditu: Cesáreo, Boada, O’Mullony, Pizzo, Mirene Moreno eta Mariane Fernandes. 

Hemendik gutxira antolakuntzak partiden berri emango du, ordutegiak, lekuak eta sarreren salneurriak. Informazioa: @bag_summer (twiiter) eta  @SummerBAGExperience (Facebook eta Instagram).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores