Bera Bera

Select your language

Álex Nogués errenterriarrak Eider Rubio ordezkatuko du bigarren entrenatzaile eta atezain prestatzaile gisa SUPER AMARA Bera Beran 2019-20 denboraldian.

Hortaz, 50 urteko entrenatzaileak Imanol Álvarezi lagunduko dio talde teknikoan, azken urteetako profesionalekin osatuko dena, hau da, Nerea Uranga fisioterapeuta gisa, Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoa, Iñigo Blanco estadistiken arduraduna, José María Benito medikua eta Txema Leal delegatua.

Bestetik, beste lanbideei ekitea erabaki zuen Eider Rubiok. Klubak esker oneko hitzak baino ez ditu azken lau urtetan burutu duen lan eskerga aitortzeko, Montse Pucherekin hiru urte eta Imanol Álvarezen azkena, eta jakina, betebehar berrietan zorterik handiena opa diegu.

Eskarmetuzko entrenatzailea

Iazko denboraldian Tolosa CF Eskubaloiko entrenatzaile izan zen Álex Nogués, gizonezkoen Nazionaleko lehen mailako C multzoko txapelduna izan delarik. Gainera, Tolosako taldea zuzendu zuen Zilarrezko mailan 2016-17an.

Horrez gain, Gipuzkoako federazioko zuzendari teknikoa, Zarautz ZKE eta Ereintza taldeen entrenatzailea gizonezkoen zilarrezko mailan eta Asobal Ligan Bidasoako bigarren entrenatzailea izan zen.

Pasa den denboraldian entrenatzaileekin lan egin zuen XPS kirol software kudeaketak, bideoak eta estadistikak sorte aldera. Horrez gain, lurraldeko jubenil nesken taldeari lagundu zion. Noguések adierazi du “pizgarri bat da, erronka delako lehiaketa guztiak helburu dituen talde batean egotea, Europa eta Estatuan erreferente dena”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores