Bera Bera

Select your language

Azken urteetako uztaileetan bezala, SUPER AMARA Bera Berako plantillarekin batera harrobiko jokalariak jarriko dira lanean aurredenboraldian, kasu honetan lau, bi senior eta beste bi, jubenil mailan arituko direnak.

Eskuin hegalari June Ruiz de Gauna; ezker alboko jokalari Malen Moraindeira; June Del Campo jokalari polibalentea eta Amaia Zolezzi zentrala. Imanol Álvarezek deitu ditu laurak uztailaren 27rako Bidebietan, non aurtengo SUPER AMARA Bera Bera abian jarriko den.

Senior mailako bi jokalariek minutu batzuk jokatzeko aukera izan dituzte partida ofizialetan. Morandeira urnietarrak, 16 urte zituela, 2019ko urtarrilean egin zuen –urrian 18 beteko ditu- Bidebietan Helvetia Alcobendasekin. Egiatik etorritako 20 urteko June Ruiz de Gaunak Tolosan jokatu zuen aurreneko partida Europako lehiaketan Suizako LK Zug taldearekin eta Maitane Etxeberria mina hartuta zegoela Conservas Orbe BM Porriñoren aurka jokatu zuen Ligan, hurrengo astean Bidebietan ere bai, Balonmano Salud Teneriferi bere lehenengo gola sartu ziolarik.

Bestetik, 2003an jaioa, June Del Campo Lacturale Bera Bera taldean, kadete mailan, lehenengo lerroan aritu da eta jubeniletan ezker hegalean ere bai. Bertan kokatu du gehienetan Imanol Álvarezek SUPER AMARA Bera Berarekin jokatu dituen lau lagunartekoetan udazkenean: Bidebietan Tolosako jubenilekin eta Merignacen aurka eta Zuazorekin, Lerinen eta Oñatin. Lorena Blanco, bere ama, jubenil taldetik iritsi zen ohorezko mailan debutatu zuen plantillara 1990-91ean eta beste denboraldi bat ere egin zuen, Tati Garmendia lehen taldera igo zenean.

Iparralden bizi den Amaia Zolezzik ere 17 urte ditu. Zentrala argia da eta era jarraian lehen taldearekin esperientzia biziko du aurtengo udan. Imanol Álvarez eta Álex Noguések jokalari gehiago deituko dituzte entrenaldietara urtean zehar eta udazkeneko etenaldian ere bai.

Bestetik, Zilarrezko mailan arituko dira Yune Bermejo eta Leire Arrizabalaga Elgoibarko Sanlo taldearekin eta ziur aski, ikasketak medio, Bartzelonara joango da Ainhoa Larrañaga atezaina.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores