
Asteburu oparoa Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeentzat. Euskal Ligan, senior taldearen garaipenaz aparte, kadeteetan Lacturale Bera Berak Basaurin irabazi zuen bigarren fasearen hasieran. Bestetik, Herrería Bidebieta kadete mutilen taldeak Ereintza gainditu zuen.

Europako partida guztietatik beti hobetzeko zeozer gelditzen da, jokalarien exijentzia maila handitzen baita. Orain SUPER AMARA Bera Berak erritmo hori Ligara eraman nahi du eta ziztu bizian, asteartean Bidebietan (19etan) Rincón Fertilidad Málagaren bisitarekin.

Zaila da gogoratzea SUPER AMARA Bera Berari horrelako partida hasiera, Cardosori merezi gabeko txartel gorria barne, hortaz hasieratik oso atzetik ikusi du bere burua eta saiatu arren, partidan sartzea lortu du (21’: 13-14) baina bigarrenean egindako ahalegina ordaindu gu serio bezain indartsu Nykobing Falster taldearen aurka (28-36).