Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa, SUPER AMARA Bera Berak EHL (European Handball League) 2020-21an izena emateko urratsak osatu ditu EHF Cupen ordez prestatu den lehiaketan. Europako Federazioak txapelketen berritzeari ekingo dio denboraldi honetan.

SUPER AMARA Bera Berak eta gainontzeko taldeek zerrenda definitiboa eta lehiaketa taula uztailaren 21ean ezagutuko dituzte eta hilaren 28an aurreneko kanporaketaren zozketa burutuko dute Vienan.

Aldaketa hauek medio, donostiarrek ezin izan dute Txapeldunen ligan izena ematerik, sailkatze faseak ezabatu dituelako EHFk. Ondorioz, 15.000 euro berme gisa ordainduta, emakumeen kluben artean bigarren lehiaketa nagusian parte hartuko du SUPER AMARA Bera Berak. Guerreras Iberdrola Ligako talde bakarra izan daiteke, izan ere, EHLn lekurik zuen Elche taldeak EHF Cupean izena eman duelako, orain arte, Challenge Cup zena.

European Handball League

European Handball League berriak ez du Txapeldunen ligarekin loturarik izango. Aurreneko edizioetan multzoen fasean laugarren gelditzen zen taldeak EHF Cupeko multzoen fasera egiten zuen salto baina Federazioak itxi du bide hori, lehiaketa guztiz independienteak ezarriz. Halere, oso maila altuko txapelketa izango da, rankinean gorenean diren ligek –Hungariak eta Errusiak- hiru talde bana izango dituzte eta gutxienez bina Errumaniak, Danimarkak, Frantziak eta Alemaniak –bigarren taldea sartu dute Txapeldunen ligan -. Era berean, besteak beste, Norvegiak hiru leku izango lituzke eta Suediak, bi.

Txapelketa honetan donostiarrekin bat egingo dutenenen artean Hungariako Nerea Pena nafarraren Siofok eta Elke Karstenen DVSC Schaeffler taldeak izango dira eta beti aurkari gogorrak diren errusiarrak eta errumaniarrak: Lada, Astrahanochka eta Zvenigorod eta Baia Mare eta Buzau. Frantziatik Fleury eta Nantes egongo direlakoan eta Europa iparraldetik ageri dira Viborg historikoa eta Copenhagen daniarrak, Alemaniako TuS Metzingen, HSG Blomberg-Lippe (Cardosoren talde ohia) eta agian, Thuringer. Era berean, txapelketako taulan izan daitezke Norvegiako Storhamar, Byåsen eta Tertnes eta Suediatik –Txapeldunen ligatik at- H 65 Hoor eta Skuru.

Liga gorenaz gain, beste talde indartsu izango dira EHLn, Poloniako Lublin, Turkiako Kastamonu eta Yenimahalle eta Txekiako Banik Most, besteak beste.

Ondorioz, txapelketa gogorra izango da eta SUPER AMARA Bera Berak multzoen fasera sailkatzea helburutzat jo du arren, hiru kanporaketa gainditu beharko ditu: irailean, urrian eta azaroan, joan-etorrian sistema ospatuko direnak. 2021ko urtarrilean hasiko litzateke ligaxka, antolaketa aldetik exijentzia berriak izango dituena eta kirol arloan, aurreneko aldiz, final four formatoan bukatuko da lehiaketa.

Women’s EHF Cup

Orain arte Challenge Cupen ordez, Women’s EHF Cup prestatu du EHFk. Espainiako ligak bi leku ditu, sailkapenaren arabera Mecalia Atlético Guardés eta Liberbank Gijón taldeentzat izango direnak. Halere, EHFk beste bat eskaini zion Espainiako Federazioari, honek Rocasari eman ziona. Elchek lehiaketa honetan jokatzea eskatu du.

Europako liga nagusienek ez dute lehiaketa honetan parte hartze eta, Espainiaz gain, bina leku dituzte Suedia, Kroazia, Turkia, Polonia, Austria, Txekia eta Bielorrusiak. Aurreneko zozketa ere uztailaren 28an izango da eta lehiaketa sistema ez da aldatuko, kanporaketak izaten jarraituko dute, finala barne.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores