Bera Bera

Select your language

Ekainaren 27an Zarautzen ospaturiko Asanblada orokorrean Euskal Eskubaloi Federazioak 2020ko Euskal Kopa bertan behera uztea erabaki zuen eta hurrengo urteko lehiaketa abian jarri, irailean lehenengo fasea jokatuko delarik eta finala, aldiz, 20 21eko abuztuan.

Lehengo astean egindako zozketaren arabera, Zilarrezko Mailan diren sei talde euskaldunek irailean jokatuko den ligaxka batean hartuko dute parte. A multzoan Gaurve Asesores Elgoibar, Aiala Zarautz eta Lauko Errotabarri Ermua izango dira; B multzoan, aldiz, Kukullaga Etxebarri, San Adrian eta Omega Peripherals Basauri. Iraileko aurreneko hiru asteburuetan jokatuko dituzte hiru partidak.

SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo finalerdian sartuko dira, donostiarrak A multzoko garailearen aurka eta bizkaitarrak B multzokoarekin, abenduaren 31era baino lehen jokatuko direnak. Finala, aldiz, 2021eko abuztuaren 21 edo 22an ospatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores