
Partida irabazteko baloia izan zuen baina ez zuen aprobetxatu, halere, hamar minutuen faltan markagailuari begira 29-24 jarrita eta bigarren zatiaren jokua ikusita, esan daiteke, SUPER AMARA Bera Berak puntu bat urratu diola Conservas Orbe Rubensa Porriñori, partidarik galdu gabe jarraitzen du eta Guerreras Iberdrola liga lider kokatu da.

European Leagueko joanekoak, Gascan jokatuko dena igandean, Guerreras Iberdrola ligaren bosgarren jardunaldia aurreratzea dakarre. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera Conservas Orbe Rubensa Porriño taldeari egingo dio bisita (asteazkenean 20,30etan) Óscar García eta Andrés Rosendo epaile madriladarren gidaritzapean.

Hiru garaipen eta hiru porrot jaso zituen Bera Bera Eskubaloiko harrobiak. Zenbat eta helduago, hobe, hau da, senior taldeak lehenengo lerroan hiru baja izan arren Irauli gainditu zuen (30-20), Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Pulpori irabazi zion eta mutiletan, Herrería Bidebieta Bera Bera líder da Hondarribian hirugarren garaipena lortuz.