
Ligako etenaldia eta ‘normaltasun berriaren’ itzulera aprobetxatuta, SUPER AMARA Bera Berako arduradun Tati Garmendia, komunikabideen aurrean agertu da gaur Bideibetan adierazteko batetik, pandemia testuinguruan “gure proiektua sendoa izaten jarraitzen du” eta, bestetik publikoa “animatu” nahi izan du “urriaren 17an Paris 92 taldearen aurkako partida ikustera”.

SUPER AMARA Bera Bera Open Cup delakoaren finalera sailkatu da gaur Elgoibarko Olaizaga kiroldegian ospaturiko finalerdian Zubileta Evolution BM Zuazo (32-26) gainditu ostean, ondorioz, Kukullaga Etxebarri edo Aiala Zarautz taldeen zain gelditu da.

SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo hitordua ezarri dute bihar asteazkenerako (20etan), Elgoibarko Olaizaga kiroldegian Open Cupeko finalerdia, partida bakarrera, jokatzeko.