
Brasil eta Argentinako Federazioek abenduaren 1etik 19ra bitartean Espainian ospatuko den emakumeen eskubaloiko Mundialerako behin betiko zerrendak ezagutarazi dituzte, non SUPER AMARA Bera Berako Adriana Cardoso, Mariane Fernandes eta Malena Cavo jokalariak ageri diren.

Gipuzkoako txapelketako bi partida jokatu zituen Bera Bera Eskubaloiko harriko taldeek eta biak irabazi. Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak aise gainditu zuen Erreka Bergara eta jokaturiko lau norgehiagokak irabazi ditu líder kokatuz. Bestetik, Bera Bera urdina infantil neskek taldeak Ereintza Beissier mendean hartu zuen.

Aste borobila. Parisen igandean eta Gascan asteazkenen erakutsitako mailari jarraipena eman nahi zion eta gaur arratsaldean SUPER AMARA Bera Bera lehen zati bikaina jokatu du KH7 BM Granollers gainditzeko, Guerreras Iberdrola Ligako seigarren garaipena lortu du lidergoan jarraitzeko.