
Hernani, Irun, Eibar eta Bidebietan arituko dira harrobiko bost taldeak asteburuan. Artalekun egingo dute debuta Euskal Ligan Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeek Bidasoa Irunekin, kadeteek 17,45etan eta jubenilak 19,30etan.

Denboraldia martxan da Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeentzat ere bai. Asteburu honetan bost partida jokatu dira, Euskadi mailan Open Cup delako bi eta Gipuzkoako txapelketako hiru.
Senior mailan, Bera Berak azken minutuan amore eman zuen Ameztoi Zarautz ZKE taldearen aurka (27-30) eta, ondorioz, finalerdietarik kanpo gelditu dira donostiarrak. Kadete mailan, berriz, joanekoan Lacturale Bera Bera gol bakar batez galdu zuen Elgoibarren (22-21) eta larunbatean kanporaketa iraultzeko aukera izango du Bidebietan.
Mutiletan, ondo hasi da Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldea Zarautzen irabazita.

Bigarren zati hasieran estutu behar izan du SUPER AMARA Bera Berak Balonmano Salud Tenerife gainditu ahal izateko, partida hasiera kaskarrak atsedenaldira atzetik iritsi da (15-12). Bigarrenean zortzi minutu behar izan du norgehiagoka iraultzeko eta orduan Tenerife estutu du (23-31).