Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak titulua hizpide izango dituen play-offei apirilaren 29an La Arenan hasiera emango die, Motive.co Gijón talde izango baita aurkaria final-laurdenetan. Itzulera Josean Gascan maiatzaren 6an, larunbata (18etan). Play-offari begira ‘Indar urdina’ da aukeratutako leloa eta partida guztiak ikusi ahal izateko abonamendu berezia aterako du klubak.

Horretarako, hiru multzoei erreparatuko dio Bera Berak: abonatuak, publiko orokorra eta taldeak. Klubak giro aparta sortu nahi du hain bereziak diren partida hauen aurrean. Ondorioz, abonatuek final-laurdenetako norgehiagoka abonuan sartuta dutenez, final-aurrekoak eta final jokatzekotan, %50eko deskontua izango dute sarreretan eta abonatu txartela erabiltzen jarraituko lukete.

Lehiatilan salgai izango diren sarrerak helduentzako partidako 15 eurotan ezarri dira final-laurdenak eta final-aurrekoak ikusteko eta finala, aldiz, 18 eurotan. Ondorioz, klubak play-offerako abonamendu berezia ateratzea erabaki du %20ko deskontua duena. Prozedura honako hau izango da: interesatuek abonamendua venta.berabera.com orrialdean atera beharko dute maiatzaren 6a baino lehen. Orduan lehen partidarako sarrera ordainduko dute eta gainontzekoak kontu korrentetik kobratuko zaizkie. Ez da abonurik egongo final-aurrekoak eta finala bakarrik ikusteko.

Azkenik, taldeek %20 deskontua izango dute sarreretan 20 pertsonetako multzoa osatuz gero.

Datak

Maiatzaren 6koa gaindituz gero, Donostian final-aurrekoetako partida maiatzaren 19an izango da eta hirugarrena behar izanez gero maiatzaren 21ean izango litzateke Gascan. Finaleko bigarren partida maiatzaren 27-28ko asteburuan kokatu da eta hirugarrena behar izanez gero, maiatzaren 30ean. Halere, maiatzeko azken astea telebistaren menpe gaude.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores