Bi garaipen eta hiru porrot asteburuan Bera Bera Eskubaloiak jokaturiko harrobiko partiden artean:

SUPER AMARA Bera Berak Paris 92 taldearen aurka European Leagueko Q2 kanporaketaren joanekoa urriaren 17an, igandean 12etan, jokatuko du Gascan eta itzulera Issy les Moulineuxen izango da igandean, urriaren 24n (16etan).

Gaur eguardian kanariar derbian lortutako garaipenarekin (38-30), Rocasa eta SUPER AMARA Bera Bera jokuan izan diren zortzi puntutak bereganatu dituzten talde bakarrak dira. Aurreneko etenaldira iritsita, teldekoak Guerreras Iberdrola ligako líder kokatu dira gipuzkoarrak baino sei gol gehiago dituztelako (44 alde eta gipuzkorrek, 38).
Hamar gol sartu ditu gaur arratsaldean Mariane Fernandesek SUPER AMARA Bera Bera garaipenera bultzatuz Caja Rural Aula Valladolid taldearen aurrean, bederatzi gol azpitik egon arren bigarren zatiaren hasieran donostiarrak estutu ditu amaieran (37-31).

Malena Cavo baja, Maitane Etxeberriaren partaidetza kolokan eta ligako azken partidarekiko Ainhoa Etxeberria nobedade, SUPER AMARA Bera Berak Josean Gasca (18 etan, Tania Rodríguez –valentziarra- eta Lorena García –aragoi) Caja Rural Aula Valladolid hartuko du Guerreras Iberdrola ligaren laugarren jardunaldian.