Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligako 22-23 liga erregularra atzo amaitu zen, beraz, zehaztuta geratu dira play-offetako final-laurdenak lehen zortzi sailkatuen artean. Ondorioz, Motive.co Gijón da super amara Bera Beraren aurkaria apirilaren 29an eta maiatzaren 6an jokatuko den lehen kanporaketan.

Atzoko emaitzen ondoren, super amara Bera Berak ligako lehen postuan bukatu du, bederatzi puntuko aldearekin Costa del Sol Malagarekiko (A Guardan galdu zuen) eta hamar Rocasarekiko (O Porriñon berdindu zuen). Donostiako taldeak bigarren sailkatuari alderik handiena atera dion denboraldia da, baina ezer gutxirako balio du, izan ere, titulua play-off formatuarekin erabakiko baita. Formatu hori 1994-95 denboraldian erabili zen Ligako txapelduna eta Europako sailkatuak zehazteko. Liga erregularreko bi sailkatuen artean jokatu zen finala eta hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko Europa izan zuten hizpide. Mar Ositok Valencia Urbanori irabazi zion liga eta garai hartan S.D. Bidebietak Leganesi, hirugarren postua.

Lehen postua bereganatua super amara Bera Berak Motive.co Gijón izango du aurrean final-laurdenetan, atzo Grafometal La Riojaren aurka punturen bat lortu behar zuena zortzigarren postua ziurtatzeko eta play down-a saihesteko. Asturiarrek irabazi egin zuten eta Kopa jokatu eta hurrengo asteburuan, apirilaren 29-30eko asteburuan, hain zuzen, Arenako Pabilioian jokatuko da final-laurdenetako joaneko partida, lehen partida sailkapenean postu okerren lortu duen taldeko kantxan jokatuko baita. Kanporaketa Gascan erabakiko da maiatzaren 6an, larunbatean, eta berdinketa gertatuz gero, etxetik kanpo gol gehien sartzen dituen taldea igaroko da finalaurrekoetara.

Gainontzeko final-laurdenetan honako hauek dira: Costa del Sol Málaga vs Caja Rural Aula Valladolid (lehen partida Huerta del Reyn), Rocasa Gran Canaria vs Mecalia Atlético Guardes (lehen partida A Sangriñan) eta Atticgo BM Elche vs Conservas Orbe Porriño (lehen partida Galizian). Azken kanporaketa honetatik super amara Bera Bera edo Motive.co Gijónen aurkaria aterako da finalaurrekoetan (maiatzak 13, 19 eta 21), finalera iristeko, bi partida irabazi behar dira eta hirugarrena behar izanez gero donostiarrek Gascan jokatuko lukete.

Bera Berak play-offetarako prestatu duen kanpainaren berri emango du bihar.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores