Guerreras Iberdrola Ligak bigarren faseko oraindik hirugarren jardunaldira iritsi arren, SUPER AMARA Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria taldeek Liga hizpide izango dute biharko partida Gascan (larunbatean 19etan Teledeporten). Jesús Álvarez eta José Carlos Friera asturiarrek zuzenduko dute lehia.
Larunbatean, eguardiko 12etan Barakaldoko Lasesarren jokatuko du Lacturale Bera Bera jubenil nesken taldeak Zuazoren aurka. 12,15etan Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilen taldeak Donibaneri egingo dio bisita eta 12,30etan Bidebietan, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak Sinergia Orio Eskubaloia hartuko du (streaming)
“Partida garrantzitsua dela nabaritzen da” adierazi du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldiren atarikoan, non bere taldeak larunbatean Gascan (19etan Teledeporten) Rocasa Gran Canaria hartuko duen, bigarren sailkatua.
Rocasaren aurka jokatu ostean, Elisabet Cesáreok, Adriana Cardosok eta Renata Arrudak selekzioekin bat egingo dute Danimarkan eta Kroazian lagunartekoak jokatze aldera.
Larunbatan Elxen, garaipen ederra lortzeaz gain (21-26) SUPER AMARA Bera Berari oztopo gehien jartzen dizkion taldenetariko baten aurrean, gipuzkoarrek Ligan 32 partida jarraian galdu gabeko marka berria ezarri zuten.