Arratsaldean SUPER AMARA Bera Berako plantilla eta zuzendaritza hartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kultura eta kiroletako foru diputatu Harkaitz Millan; Eider Mendoza bozeramaile eta Kiroletako zuzendari Goizane Álvarez, izan dira berta, besteak beste Covid protokolopean Tronu aretoan burutu den ekitaldian.
SUPER AMARA Bera Berako plantilla eta zuzendaritza hartu du Donostiako alkate Eneko Goia, Kiroletako zinegotzi Martin Ibabe eta partida bakoitzako ordezkari bana Covid protokoloa dela eta.
SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola 2020-21 Liga borobildu du KH7 BM Granollers gaindituz (36-30, 18-11 atsedenaldian) lehiaketako azken jardunaldian, Josean Gascan burutu dena non Espainiako Eskubaloi Federazioako Francisco Blázquez presidentearen eskutik garaikurra jaso duen.
Hori da helburua. Bigarren denboraldi jarraian, Guerreras Iberdrola Ligara partidarik galdu gabe amaitzea. Horretarako punturen bat atera beharko du SUPER AMARA Bera Berak KH7 BM Granollers taldearen aurka, bihar larunbatean Josean Gascan (19etan, Álvarez –EAE- eta Bustamante –nafarra-).
Guerreras Iberdrola Ligako aurtengo garaikurrik gabe baina bi opariekin Bera Bera Eskubaloiaren plantilla eta zuzendaritzak SUPER AMARAko Riberas de Loiola dendan babesle nagusiari eta Uvesco taldeari babesa eta inplikazioa eskertu nahi izan die Tati Garmendiak.