Joan den aste buruan, Bizkaian, Selekzio autonomikoen Txapelketa ospatu da eta Gipuzkoa gizonezko kadete eta jubenil mailan garaile irten da. Emakumeetan, jubenilak garaipena lortu dute eta kadeteak berriz 2. postuan amaitu dute. Denboraldi honetan Gipuzkoak arrakasta haundia lortu du, Bizkaia anfitrioia hutsean utzirik. Gainera Gipuzkoak Bilboko udaletxeak emandako komunitate oberenari sari ospetsua lortu du. Bera Berak jubenil selekzioan Naiara Elgarresta zuen, eta batez ere Bizkaiaren aurka jokatutako finalean nabarmen izan zen, 10 gol lortu bait zituen, denboraldi amaieran bere taldearekin burutu duen lan ona baieztatzen. ZORIONAK !!!!!
Donostiakoak denboraldi bikain baten ondoren eta partidu on bat jokatu arren, ezin izan zuten Gipuzkoako Kopa irabazi. Aukera honetan Elgoibar taldea izan zen 2. zatian markagailua hautsi ondoren garaipena lortu zuena. Donostiakoak lehen zatian borroka eta gogo haundiarekin atsedenera markagailuan 9 goleko berdinketarekin iristea lortu zuten, baina bigarren zatian ezin izan zuten Elgoibarren bultzada jasan, ahalegin guztiak egin arren. Bera Berako golegile haundiena Naiara Elgarresta izan zen 8 golekin. ZORIONAK!!!!
2.Nazionalak Javier Iriarteren eskutik Gipuzkoa Kopa irabazi zuen, aste buru batean, larunbatean Bidebietan Bergara taldearen aurka eta igandean Zarautzen Aiala Zarautzen aurka jokatuaz. Bergararen aurka Bera Berak partidu bikaina jokatu zuen, eta gol bihurzen ziren jokaldi ugariekin aurkaria menperatu zuten.Lehen zatiko 21-6 emaitzak, etxeko entrenatzaileri aldaketa ugariak egiteko aukera eman zion eta gutxiago jokatzen duten jokalariak kantxaratuaz eta Bergarak markagailua txukuntzeko aukera gutxi izan zituen. Alzkenean 33-20 eta Ainara Perez bikain bat, denboraldi amaiera bikain batean, aukera honetan 10 gol lortu zituen. . Hurrengo egunean Zarautz´en aurka, bi taldeen artean dagoen lehia dela eta, partidu korapilatsu bat izan zen, baina Bera Berak talde joku on batekin eta defentsan lan haundia eginaz Zarautz taldea gainditu zuen.Atsedenean 7-12 ko emaitzarekin amaitu zuten. Azkenean Patricia Elorza (8 gol) eta Ainara Perez (6 gol)l ekin, donostiakoak 15-25 emaitzarekin , berriz ere Gipuzkoa Kopa Txapelketa lortu zuten. ZORIONAK!!!!!
Elgoibarrek Azkoitian jokatu behar izan zuen Bera Beraren aurka, bere polikiroldegian gipuzkoako eskubaloi infantil txapelketa jokatzen zenez. Hau ez zen oztopo izan donostiakoak partiduaren garaipenaren bila irtetzeko asmoentzat . Partidu oso berdindua eta lehia haundikoa izan zen, eta Bera Berak joku on batekin garaipena lortu zuen. Ainara Perez´en ekitaldia bikaina izan zen eta 9 golekin partidua desorekatu zuen.
Talde jubenilak Bidebietan jokatu zuen, larunbatean 16,00 tan Zumaiako Pulpo ligako txapeldunaren aurka. Garrantzi haundiko partidua zen, garaipenak zuzenean finalerako bidea ematen bait zuen.Donostiakoak partidu hasieratik eta oso motibatuak markagailuan agintzen jarri ziren, Pulpo taldeaz kezkatu gabe. Eraso on batekin eta Nahiara Elgarresta buruzagi bezala (16 gol lortu zituen), Bera Berak adore eta ausardi haundiarekin talde joko oso ona azaldu zuen eta zumaiako taldea gainditzea lortu zuten. Azken emaitza 28-20 (atsedenean 15-11). Finala Zarautzen izango da hurrengo larunbatean, 31 ean, beste taldeko Elgoibar liderraren aurka. ¡¡¡ Zorte on !!!