Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak egiten ari den aurredenboraldi bortitzaren partidak bukatutzat emango du Barakaldoko Zuazori bisita eginez. Denboraldi honetan bere debuta egingo du Zuazo Barakaldok Superliga ABF txapelketan, eta 2008/09 ligako lehenbiziko jardunaldian donostiarren arerioa izango da. Luxemburgoko Bascherage eta Alemaniako Sika Cup lehiaketetan parte hartu du Akabak, eta 8 egunetan 15 partida jokatu dute Reyes Karreresenek, Europa mailako taldeen kontra, hain zuzen ere. Hori dela eta, talde donostiarrak aurredenboraldian bere ligako izango duen arerio bakarra Zuazo Barakaldo izango da. Partida honetarako, Akaba Bera Berak Europan zehar jokatutako txapelketetan izan duen jokalari berak izango ditu prest Karreresek, Alexandra Lacrabère zalantza baita Pekinen izandako lesioagatik, eta Esme López eta Libe Altuna oraindik errekuperazio burutzen ari direlako. Zuazo Barakaldok izan duen aurredenboraldia positiboa izan da, bitan Feve Gijón gainditu duelako, eta beste hainbeste egin du Marina Park eta Béglais frantziarrekin. Bestalde, porrota bikoitza jaso izan du Itxakoren kontra eta C.LE.BA.k ere gainditu zituen bizkaitarrak. Zuazok, iazko taldea mantentzeaz gain, sei fitxaketa egin ditu, eta taldearen helburua kategoria mantentzea da. Gainera, asteazkena eta osteguna bitartez, Akaba Bera Berako jokalariek Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrora joango dira ebaluaketa fisikoko testak egiteko, eta konprobatzeko zer sasoian daude eta zer lan egin behar duten hurrengo egunetan prestakuntza zehazteko ezinhobeto hasteko hurrengo denboraldia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores