Bera Bera

Select your language

Luxemburgo eta Alemaniako torneoetan izandako nekeak ez du eraginik izan Akaba Bera Bera taldean, Zuazo Barakaldo gainditu baitu 22 eta 27; hurrengo 13an ligaren hasieran izango duen kontrako taldea da bizkaitarra. Donostiarrek izan dute partidaren controla, joku ona azalduz, bai defentsan eta bai arazoan anitz bariante azalduz. Lehenengo zatian, 5-1eko defentsa sendoa izan da, eta horren ondorioz abantaila lortu du lehenengo zatian Akabak. Atsedenaldian, 8 eta 14koa zen emaitza. Bigarren zatian Reyes Karreresek defentsan 6-0 egiteko agindua eman du, taldeka lan egiteko eta blokea finkatzeko. Gainera, aprobetxatu egin du aldaketa ugari egiteko, rotazio asko egin ditu, eta Europako txapelketetan gutxien jolastu dutenek izan dute minutu gehiago izateko aukera. Garaipen hau lortuta, Akaba Bera Berak aurredenboraldi paregabea sinatu egin du, eta ilusio osoz ekiten dio berehala martxan jarriko den Superviga ABF, eta geroago EHF Kopan izango duen partehartzea. Hurrengo ostiralean, Kirolgik bere 10. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan barne, Akaba Bera Berak 20 minutuko partida bat jolastuko du Aiala Zarautzen kontra, 19:30etatik aurrera, Donostiako Josean Gaska kiroldegian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores