Bera Bera

Select your language

Aurredenboraldian Akaba Bera Berak azaldu duen jokua ona izan da, eta Alemaniako Bad Urach hirian Sika Cupeko finalerdietarako sailkatu da. Ostiralean bi garaipen eta berdinketa bat, eta larunbatean beste bi garaipen eta bi porrot jaso ditu, eta sailkapena lortu du finalerdietarako partida baten faltan lehenengo fasea bukatzeko. Konplikatua antzematen zuen larunbateko jardunaldia, Hypo (Austria) eta Zvezda (Errusia) Txapelketen Ligaren partaideak dira. Hala eta guztiz ere, Reyes Karreresenek oso partida ona egin zuten Hypo taldearen kontra. Lehenengo zatian 4 eta 8 galtzen zuten donostiarrek, baina bigarrenean bere aurpegirik onena azaldu zuten, eta defentsa zorrotza eginez baloi ugari lortu dute berreskuratzea, aurretik jartzeko aukera eman ziona Akabari. Behin aurrea hartuta, partidaren mandoa hartu zuten euskaldunek eta 15 eta 12 irabazi zioten hiru koreatar eta Alemaniako atezaina duen taldeari. Oraindik hobeto atera ziren gauzak hurrengo partida, Zvezda errusiarraren kontra. Defentsa berriro erabakigarria izan zen, eta 30 minututan 15 eta 10 emaitzarekin lortu zuten irabazi. Txapelketako bostgarren partidan jaso zuten donostiarrek lehenbiziko porrota, Brasoven (Errumania) kontra. Talde honek Europako Errekopako finalerdietan kanporatu zuen Akaba Bera Bera. Talde errumariarrak aurreko denboraldiko talde bera dauka, eta 19 eta 11 emaitzarekin lortu dute garaipena. Tati Garmedia beteranoak ezin izan du parte hartu, lehengo partidan izandako zartadura batengatik. Jardunaldiko azkeneko partidan Noruegako Byasen taldeak 18 eta 14 irabazi dio Akabari. Dena den, eta bestelako emaitzak kontutan izanik, finalerdietarako sailkatu da taldea, oraindik partida bat jokatu gabe dutenean, Bayer Leverkusenen kontra, hain zuzen ere.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores