Akaba galtzaile irten zen Dunaujvaros´en, partidu bikain baten ondoren, defentsa izugarri baten bidez, itzuliko partiduaren ateak zabalik uzten dituen emaitza bat lortuaz. Etxeko taldeak zaleen bultzada eta epaileen laguntza izan arren, donostiakoak hungariako lurretan espero zuten iragarpenak apurtu zituzten, abantaila haundiagoa lortuko zutela espero bait zuten. Akabak 5-1 defentsa indartsu batekin, etxeko taldearen erasoak jasan zituen lehen zatian, atsedenera 13-9 emaitzarekin helduaz. Bigarren zatian ere defentsa berdinarekin jarraituaz, partiduan aurrez aurrez jarri ziren. Tati Garmendiak defentsan, Anita Bulath jokalariaren eraso mugimenduak ondo gelditu zituen, eta Nagy izan zen donostiakoen hesia hausteko aukera gehien izan zituen jokalaria, 8 golekin. Aipagarria Akabako jokalari guztien defentsa lana eta Nely Carla gaztearen trebetasuna, 5 golekin. Itzuliko partidua 23 an izango da, Bidebietan, 12:00 etan. Epaileak greziako Korres eta Paraschos izango dira eta EHF ´ko ordezkaria, britaniako Willis jauna. Sarrera dohain izango da zale eta jende guztia taldea babestera eta animatzera etor dadin, denon artean kanporaketa zail hau gainditzeko asmoarekin. ¡!! ZORTE ON AKABA!!!
Larunbatean 18:00 tan, Akabak Rocasa´ren aurka jokatu zuen. Sailkapeneko 7. postuan aurkitzen den taldea da eta bi taldeen artean puntu diferentzia murrizteko nahiarekin jokatzen zuen. Talde honen etxean jolastea oso zaila izaten da eta partiduak benetan korapilatsuak izaten dira (azken denboraldietan Bera Berak ezin izan du punturik lortu) eta aldi honetan ere argi ikusi zen garaile bezala irtetzea oso zaila zela. Bi taldeak errespeto haundiz eta urdiri kantxaratu ziren, partidu guztian zehar markagailuan berdinketa nabariekin. Defentsa lanak erasoak baino obeak izan ziren eta donostiakoen akatsak eta guzti,partidu barruan mantentzea lortu zuten. Atsedenean markagailuan 11-11 emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, partidua amaitzeko 10 minutu falta zirenean Akabak 3 goleko abantaila lortu arren, Ro´Casak partidua berdintzea lortu zuen. Azken minutu hauek larriak izan ziren, Nely Carlak penaltiz partidua berdindu arte. Rocasak azken baloia jokuan izan zuen eta Cruz Roblesek gelditzea lortu zuen. Aipagarria Nely Carlak penalti jaurtiketetan izan zuen lasaitasuna, 5 jaurtiketa egin eta bostak sartu zituen. Anna Andryushenko gol gehien lortu zituen jokalaria izan zen, 7 gol. Hurrengo partidua asteazkenak 12 an izango da, 19:30 tan Bidebietan, Sagunto taldearen aurka, epaileak nafarroako Eraso Esteban eta Ordoki Otxoa izanik.
2. Nazionalak larunbatak 8 an 18:45 tan Bergaran, zailtasunik gabeko partidua jokatu zuen, hasieratik nagusitasun haundia erakutsiaz, atsedeneko 3-14 emaitzak azaltzen duen bezala. Partidua bideraturik izanda, Bera Berako jokalari guztiak jokatzeko aukera izan zuten, eta jokua lasaitzeko ere lortutako abantailari esker. Azken emaitza 15-28 eta golegilea Eva Sánchez izan zen 6 golekin. Kadete taldeak larunbatak 8 an, 18:30 tan, Bidebietan partidu polit eta bizi bat jokatu zuen oso parekoak diren bi taldeen artean. Atsedenean Zarautz taldeak 8-9 irabazten zuen. Bigarren zatian, aurrekoaren antzekoa izanik, berdinketa ugariekin, donostiakoak aurreratu ziren eta markagailuan 19-18 azken emaitza estuarekin amaitu zuten partidua. Jokalari aipagarriena Nahiara Silva izan zen, 7 golekin.
Bidebietak asteazkenak 12 an, 19:30 tan, Reyes Carrere, Bera Berako entrenatzaile oiaren Alucine Sagunto taldea hartu zuen. Akabak Sagunto taldea itxaron baino errazago gainditu zuen, partiduak izan zuen erritmo biziari hobe moldatea lortu ondoren. Lehen momentutik partidua bideratu zuten ezuztekorik ez izateko eta atsedenera markagailuan 19-12 abantaila argiarekin heldu ziren. Lehen zatiko arazo nabariena erasoan lortutako gol aukera argi ugari huts egitea izan zen. Sagunto taldeak, Alonso erdilariariaren erasoko lanari esker, bizirik iraun zuen . Bigarren zatian etxeko taldeak defentsan estutu eta kontraerasora irtetzeko aukera ugari izan zituen eta Sagunto taldeak ezin izan zuen deus ere egin. Partiduko golegile haundiena berriz ere Nely Carla izan zen, 8 golekin. Hurrengo partidua Dunadivaros´en (Hungaria) izango da, larunbatak 15 ean, 18:00 tan, Dunaferr taldearen aurka. E.H.F. Copako txapelketan. Epaileak Fleish eta Rieber alemaniarrak izango dira.¡¡¡ zorte on !!!
Donostiakoak ostiralean 10,00 etan, Loiu airoporturuntz irtengo dira, Budapest´era joateko, Franfurt barrena. Hungariara 18,10 tan helduko dira. Hemendik autobusean Dunadivaros arte, Dunaferr taldeak jokatzen duen herrira. Larunbatak 15 ean, goizez, entrenamendu saioa izango dute , 18.00 tan jokatu behar duten jolastokian. Donostira itzulia igandeak 16 an izango da, Budapest´etik Franfurt barrena, 10,05 tan irten eta Loiura 16,05 tan helduko direlakoan. Bidaia, 14 jokalari, Jose Luis Villanueva entrenatzailea, Xabier Araiz ofiziala,José Angel Rodríguez lehendakaria, eta Javier Blanco´k egingo dute. Vanesa Albardias bere sorbalda arazoak errekuperatzen, eta Anna Andryushchenko bidaia egiteko agiri faltagatik, ez dute bidaia egingo. Epaileak alemaniako Fleisch eta Rieber, izango dira eta federazioko ordezkaria Zalonis greziarra. ¡¡¡ ZORTE ON !!!