Larunbatak 1 ean, 19:30 tan, Bidebietan, Akaba Bera Bera eta Venta la Nava Iznalloz taldea aurrez aurre jarri ziren. Donostiakoentzat partidua korapilatu egin zen, lortutako aukerak burutzeko arazo asko izan zituzten eta.25 jaurtiketa erratu ziren, batzuetan atezainak, bestetan zutoinak edo zeazgabekeriengandik eta honek etxeko markagailua aurrera ez egitea eragin zuen. Bitartean Iznalloz taldeak donostiako atea erraz eta zuzen gainditzea lortzen zuen eta honek indartu eta haunditu egin zituen partiduko minutu askotan. Akabak partidua hasieratik irabazi nahi zuen, 10.minutuan 6-2 emaitzarekin, baina 15. minuturako lehen berdinketa heldu eta berdinketak etengabe eman ziren atsedenera 11-10 aldeko emaitzarekin iritxi arte. Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren berdina zirudien, eta momentu batean etxekoek aldea lortu arren granadakoek berriz ere goratu eta Akabakoei oztopo asko jarri zizkieten. Tati Garmendia txartel gorriarekin kaleratu zuten 49. minutuan eta Nely Carla Albertok penalti jaurtiketetan erakutsitako eraginkortasunari esker eta defentsa sendotuaz markagailuari buelta ematea lortu zuten. Partiduko golegilea Nely Carla izan zen 9 golekin (7 penaltiz). Hurrengo partidua Las Palmasen izango da, Ro´Casa´ren aurka, larunbatak 8an, 18:00 tan. Epaileak nafarroako Belloso eta Elkano izango dira
Igandeak 2 an, 10:00 etan, Bidebietan, Bera Berak bere ahaleginetarako partidu garrantzitsu bat jokatzen zuen Ereintzaren aurka, baina ezin izan zuten onurik atera. Ereintza borrokalari eta izandako aukera guztiei irtenbide egokia aurkitzen zuen talde bat bezala azaldu zen. Donostiakoek defentsan asmatzen ez zuten bitartean, errenteriakoak lan honetan oso ondo ibili ziren, Bera Berako erasoak eta akatsak kalbario bat bihurtu arte. Atsedenera kanpoko taldearen aldeko 9-10 markagailuarekin heldu ziren baina bigarren zatian aldea haunditzea lortu zuten, 6 golekoa izatea lortu zuten ere, eta nahiz eta Bera Berak presioa gehitu, ezin izan zioten egoerari bira eman. Azkenean 20-23 ko emaitza. Taldeko golegilea Ainara Perez izan zen, 6 golekin. Hurrengo partidua Bergaran jokatuko dute, larunbatak 8 an, 18:45 tan.
Larunbatak 1 ean, 16:00 tan, talde kadeteak Legazpiaren aurka jokatu zuen, partidu bikain bat eginaz eta Legazpiako taldea erraz gainditzen . Aipatzekoak Enara Oterok sartutako 8 golak. Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, larunbatak 8 an, 18:30 tan, Zarautzen aurka.
Bera berako jokalariak Elche taldearen aurrean bere nagusitasuna erakutsi zuten, eroso eta arazorik gabeko partidu batean. Donostiakoak lehen momentutik golak jarri zituzten erdian eta ohizko defentsa onarekin eta kontraeraso azkarren bidez, aurkariak menderatu zituzten, Donostiakoen gol ugariak gelditu ezinik. Atsedenera 14-5 emaitzarekin heldu ziren, bigarren zatiaren adierazlea. Eta Akabak, ohitu gaituen bezala, ez ohizkoak diren jokalariekin jokuan beteranen ez egotea nabaritu gabe, noraino iritisi daitezken erakutsi zuten. Elche taldeak aldeko emaitza lortuaz “Copa de la Reina” ´n sartzeko aukera zuen baina ezin izan zuen sekula ere Donostiakoen jokua gainditu. Bera Berako golegilea Tati Garmendia izan zen (8 gol), bainan aipagarria da bi atezainak eta Amaia Ugartemendia ezik (defentsa lanetan bakarrik), beste jokalari guztiak gola sartzea lortu zutela. Hurrengo partidua Bidebietan, larunbatak 1 ean, 19:30 tan, Granadako Iznalloz taldearen aurka izango da.
2. Nazional taldeak larunbatean Bilbon jokatu zuen San Adrian taldearen aurka eta partidua zailtasunik gabe gainditzea lortu zuen. Joku ziur baten bidez hasieratik amaiera arte partiduko markagailuaren jabe izan ziren. Atsedenean 8-16 emaitzarekin, bukaeran 18-26 ra haundiagotu zen. Aipagarria da taldearen joku kolektiboaren bidez 9 jokalariek gola sartzea lortu zutela, Leire Zearreta golegile haundiena izanik(5 gol). Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, igandeak 2 an, 10:00 etan, Errenteriako Ereintza´ren aurka.
Talde jubenilak igandeak 26 an 12:00 tan, Arrate´ren aurka 26-22 emaitzarekin garaipena lortu zuen (atsedenean 14-10). Nahiz eta aurkaria sailkapeneko azken taldea izan , partidu serio bat jokatu zuten etxeko taldeari zenbait unetan gauzak korapilatzen, nahiz eta markagailuan donostiakoek agindu. Taldeko golegileak Roxana Citu eta Naiara Elgarresta izan ziren (7 gol bakoitzak). Talde honek liga txapelketa amaitu du eta aste buru honetan atsedena izango du, Federakuntzako Kopa hasi arte.
Kadeteak igandeak 26 an, 10:00 etan Bidebietan, Urnietako taldearen aurka jokatu behar zuten baina hauek ez ziren agertu. Hurrengo larunbatean 16:00 tan, Legazpian, Legazpia taldearen aurka jokatuko dute.