Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Beraren sasioa ezagutzeko lehenengo aukera izango dugu bihar, Ribarrojara egingo duten bidaian. Hango taldeak murriztu egin du bere potentziala, bai ekonomikoa eta baita kirol arloan ere, baina oraindik Akaban izandako Ciobanu atezaniaren tamaineko jokalariak baditu. Berarekin batera Jelicic, Savic, Forner edota Simescu argi uzten dute talde honen indarra. Gainera, estreineko jardunaldia Leonen porrota jasotzeak arriskutsuagoa egin du Gregorio Garcíak zuzentzen duen taldea, etxean ezin bait dute puntuak galdu. Dena den, aukera ona da Reyes Karreren taldeak garaipena lortzeko, horrek baliatuko duelako aurreko denboraldietako bostgarren lekua gainditzeko duten proiektu eta animoa. EHF Kopako bi partidak etxean Bestalde, “Etar-64” Veliko Tarnovo (Bulgaria) eta Akaba Bera Berak sinatu egin dute akordio bat EHF Kopako bigarren kanporaketako bi partidak Gipuzkoan jokatzeko. Hori dela medio, lehenengo partida larunbatean Otsailak 11 izango da Bidebietan, eta bigarrena igandean, Otsailak 12, Errenterian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores