Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak bigarren zatian egindako hutsek Superliga ABFn jasotako lehenengo porrota eragin zuten txapelduna den Elda Prestigioren aurka, 23 eta 28. Partidako aurretikoetan, talde donostiarrak omenaldi hunkigarria eman zion Pekinen lau domina irabazi zituen Richard Oriberi, Arkaitz García igerilari paralinpikoarekin batera eta taldeko olinpikoak izan diren Alexandra Lacrabère eta Raph Tervel ere omenduak izan ziren. Behin bukatuta hasi zen partida, bi taldeak bestea tanteatzen hasi ziren, baina askoz gehiago sartuago Elda taldeak bost minututan utzi zuen hutsean bere atea. Partida epe horretan 3 goleko abantaila lortu zuten, lehenengo zati osoan mantendu egin zutela. Kanpoko defentsa, hegaletan presionante izan zen 6-0 sistemarekin, eta altuera askokin bere erdikaldean oso ona suertatu zen eta bigarren lerroarekin konbinaketak mozten zituen. Hori ilusita, Tati Garmendiak hartu zuen taldearen mandoa, eta Lacrabèrek egindako jaurtiketekin batera, Akabak lortu zuen atsedenaldiko diferentzia bi golekoa izatea (10-12). Bigarren zatian, aurreko partidetan gertatu zen bezala, Reyes Karreresenek erritmo altua inprimatu zioten partidari eta lortu zuten 12na markagailuan hirugarren minutuan. Baina taldeak aurretik jartzeko aukerak izan zituenean ez zuen lortu batzutan Aitziber Elejagak atezainak eten egiten zuelako, edota jaurtiketak kazkarrak izan zirelako, Akabaren opzioak bertan behera uzten. Sinestezinak ziren baloi galerak trabatu zituzten partidara bueltatzeko aukerak, eta Eldaren lehenengo lerroko nekeari aurre egiteko, talde alikantiarrak behin eta berriro bilatu zituen bere pibotearekin, Mari Cruz Asensi, konbinaketak, eta hau golegilerik onena izan zen 8 golekin. Partida bukatzeko 7 minutu falta zirenean Diana Boxek zuzentzen duen taldeak abantailarik nagusiena lortu zuen, zazpi gol, eta ezinezkoa izan zen etxekoentzako diferentzia gainditzea. Bukaeran egin zuten ahalegina 23 eta 28an markagailua uzteko besterik ez zuen balio. Porrot honekin, Akaba Bera Berak lehenbiziko bi jardunaldietan lortutako lau puntuekin jarraitzen du, eta Eldak lidergoa mantentzen du, hiru partidak irabazi ondoren. Hurrengo jardunaldian Akaba Bera Berak bisita emango dio Mar Alicanteri, puntu berekin, bi partida berdindu eta bat irabazi egin dute alikantiarrek

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores