Bera Bera

Select your language

Bere jokurik onena azaldu gabe, baina Akaba Bera Berak 27 eta 25 irabazi egin dio Kanaria Handiko RoCasari. Joku oneko 15 minutukin nahikoa izan zuten donostiarrek garaipena lortzeko. Kanpokoen alde hasi zen partida, 2 eta 6ko abantaila lortu zutela; horrek behartu egin zion Reyes Karreresi hutsartea eskatzera. Joku eten honetatik aurrera Akabakoek bere minutu onenak eman zituzten, eta jokuari bizitazun gehiago emanez lortu zuten kontraerasoak antolatzea eta atsedenaldirako diferentzia 15 eta 10ekoa zen. Bigarren zatiko hasieran abantaila 19 eta 11ra zabaldu zen, baina momentu horretan desagertu zen etxeko taldea, eta irletakoek pixkanaka pixkanaka diferentziak murriztu egin zituzten. RoCasak hiru goletara jartzea lortu zuen, baina donostiarrek ondo aprobetxatu zueten lortutako diferentzia eta bi puntu gehiago lortu zuten, sailkapeneko goiko postuetara bueltatuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores