Bera Bera

Select your language

Bihar, 11:45etan Akaba Bera Berak Rostov-Don talde errusiarraren kontra jokatuko du EHF Kopako hamaseirenen joaneko partida. Partida ETB-1eko kameren bitartez ikusgai izango da, eta oso inportantea da donostiarrentzako partida hau, saiatuko direlako gol diferentzia garrantzitsua izanez etorriko partidarako, Rostoven. Partida hauetan gertatzen den bezala, kontrako taldea oso ezezaguna da Akabarentzat, eta zailtasun hori gainditu behar izango du. Dena den, taldeak badaki jokalari errusiarrei buruzko detaile batzuk. Halaber, handiak dira jokalariak, 6-0 estu estuan defendatzen dute, eta jaurtitzaile indartsuak baditu, lateraletatik erraz jaurtitzen dutenek. Bestalde, Akaba Bera Beran Esme López da lesionaturik dagoen bakarra, eta ilusio osoz ekingo dio partida honi, azken astean ligan lortutako bi garaipeni esker.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores