Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Bera izan zen Rostov-Don errusiarra baino askoz hobea izan zen EHF Kopako hamaseirenetako itzulerako partidan, baina azkeneko bost minututan bere itxurarik okerrena eman zuen eta txapelketa honetatik kanpo geratu da. Bidebietan gol bateko diferentzia gainditu behar zuten donostiarrek Rostoven, eta zuzen joan ziren helburu horren bila, eta garaipena erdietsi zuten, 26 eta 27. Dena den, talde errusiarrek Bidebietan 31 eta 32 irabazitako partida nahikoa izan zen gipuzkoarrak zortzirenetatik kanpo uzteko. Porrot honen ondorioz Akabak den dena eman beharko du liga txapelketan, orain bostgarrena dela, eta helburua badutela podio postuetan bukatzea, aurretik dauden talderen bat edo beste gainditzen. Larunbat honetan, 20:00tan, Alcobendasen jokatu behar izango du taldea, eta gero ia bi hilabetez eten egingo du ligak, Macedoniako Europarra delako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores