Bera Bera

Select your language

Asteburu honetan laugarren postua lortzeari uko egin dio Akaba Bera Berak Elcheren kontra 25 eta 24 galdu ondoren. Reyes Karrerenek akats pilo egin dituzte, eta Alikanteko taldearen kontra galdu egin dute, Ana Paula Rodrigues eta Ana Vicenteren gola egiteko erreztasunari aurre ez egiten. Asteazkenean Mar Alicantek galdu egin zuen eta eskura uzten zuen sailkapeneko laugarren postua Akaba Bera Bera talderako, baina Elchek gipuzkoarrak gainditu ditu, eta kategoria mantentzeko bi puntu inportanteak lortu dituzte etxekoek. Partida kazkarra egin du Bera Berak, baloi ugari galduz, defentsa ahula eginez, eta zailtasunak izaten ligako golegilerik onena, Ana Paula Rodrigues, gelditzeko. 8 gol lortu ditu partida honetan. Dena dena,lehenbiziko zatian joku ona azaldu gabe, eta kiroldegiko hotza eta hezetasuna sentituz, aurretik bukatu egin zuen Bera Berak, 12 eta 15. Baina bigarren zatian okerrera jo du talde donostiarrak, huts galantak egiten bigarren olatuko kontraerasoa egiterakoan, baloi asko galduta, eta Aldeguerren errekuperazioak probokatuz. Reyes Karreren 6-0 defentsa ez zen batere ona izan, baina Johanna Bouvereten partida benetan ona izan zen, nahiz eta sukarra izan. Elchekoek, 3-3 arrisku handiko defentsa praktikatuz,konfidantza hartu du azkeneko minutuetan, eta abantaila lortu dute azkeneko minutuetara iristerakoan. Akaba Bera Berak, ordea, aukera izan du puntu bat lortzeko, baina Alexandra Lacrabèrek ez zuen golik lortu bukatzeko 20 segundutara izan zuen aukeran. Dena den, argi zen penaltia ez zuten adierazi epaileek barneraketa honetan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores