Akaba Bera Berak ligako laugarren postua bilatuko du Elchen
Akaba Bera Berak asteburu honetan Superliga ABFko laugarren postua eskuratzeko aukera izango du, Mar Alicantek Eldaren kontra jasotako porrotaren ondorioz. Gainera, Carrus kiroldegian bi puntuak lortzekotan, Reyes Karrerenek ziurtatuko dute hurrengo Erregina Kopan partehartzeko txartela.
Guzti hau egiaztateko, donostiarrek lortu behar izango dute bere arerioa gainditzea, Elche hain zuzen ere, ligan hamargarrena dena sei puntukin, Gijon, Zuazo eta Ro’Casaren aurka lortutakoak.
Jose Francisco Aldeguerrek zuzentzen duen taldea, gainera, ligako golegilerik onena badauka, Ana Paula Rodrigues lehenengo lerroko brasildarra, 8 goletik gorako batazbestea badaukana. Kontutan izateko beste kontrako gauza bat izango da jokatzeko lekua, kiroldegia oso hotza eta deserosoa delako ohituta ez dagoen talde batentzako.
Dena den, Akaba Bera Berak bere erritmoa jartzen badu, eta argi badauka zein den bere helburua, azaldu egin behar du Elche baino talde hobea dela, nahiz eta Elche indartsuagoa izan, Ana Paula Rodrigues, Francine Gomes edo Alexandra Ristovska jokalariak fitxatu ondoren.
Bestalde, Akaba Bera Berak harro dago joan den astean Monovarren kontra lortutako emaitzagatik, denboraldiko argiena, eta entrenamendu saio gogorrak egin ditu hemendik aurrera geratzen zaiona prestatzeko, denboraldi honetan taldeak azken denboraldietako bostgarren postua gainditu nahi duelako.
Horretarako gaur abiatuko dira jokalariak Elchera, eta Reyes Karrere talde osoa izango du prest, Esme López izan ezik, minduta daukan belauna errekuperazio bukaeran izan arren.
Partida arratsaldeko 19:30etan izango da Carrus Kiroldegian, Elchen, eta Fernández Pérez eta García Rodríguez epaileak zuzendutakoa izango da.