Denboraldi berriaren hasieran Naihara Elgarresta jubenila Euskadiko Selekziora joateko deitu dute, entrenamenduak urriak 25 eta 26ean Zarautzen eta Askartzan izango dira ZORIONAK
Datorren aste buruan talde guztiak etxean jokatuko dituzte bere partiduak. 2. Nazionalak igandeak 26an 12:00tan Bidebietan Bilboko La Salleren aurka jokatuko du. Jubenilak igandeak 26an 10,00etan Bidebietan Bilboko La Salleren aurka. Kadeteak larunbatak 25ean 17,30etan Gaskan Zarautzen aurka. Zorte on guztioi.
Partidu bikaina jokatuaz kadete taldeak Legazpia borrokalari bat erraz gainditu zuen. Jokalari aipagarriena talde aurkariaren atezaina izan zen geldiketa askorekin. Etxekoan 9 penalti huts egin zituzten, dudarik gabe eta joku azkar batekin erraztasun haundiarekin partidua irabazi zuten. Atsedenera 12-5 emaitzarekin heldu ziren, amaierako emaitzaren seinale. Etxkoen aldetik aipagarria Enara Martinez 10 golekin.
Jubenil taldeak azken momentuan galdu zuen oso parekatua zegoen partidu hau. Atsedenera 11na berdinketarekin heldu ziren. Aipagarriak Nahiara Elgarrestak lortutako 11 golak. Donostiakoak etxeko taldearen aurka jokatzen zuten lehen aldia zen eta ez ezagutze hau partiduaren gakoa izan zen .