Akaba Bera Berak sekulako garaipen berri honekin fisikoki momentu onean dagoela egiaztatzen du.
Lehen zati berdindu baten ondoren, atsedenean 7-10 emaitzarekin amaituaz, markagailuan aldea handitzen joan ziren eta bigarren zatiko 5-19 partzialarekin partidua nagusitasunez gainditu zuten.
Talde federatuak partidu guztiak garaipenarekin amaitu dituzte eta daramaten baiezko emaitzen bidea mantentzen jarraitzen dute. Aipatzekoa da jubenilak Ortuellan lortutako garaipena, sailkapeneko lideraren aurrean. Emaitza hauekin kadeteak eta jubenilak sailkapeneko liderrak bezala kokatzen dira, eta 2.Nazionala berriz, bigarren itzulian maila igoerako postuetarako borrokan aurkitzen da.¡¡¡ ZORTE ON GUZTIOI !!!
Kadete taldeak igandean 12,00tan Bidebietan, Arrate taldearen aurka jokatu behar du, berez partidu erraza etxekoentzat. sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko eta jarraitzaileekin aldea mantentzeko bi puntuak beharrezkoak dira, liga aurrera doan bezala gero eta garrantzi handiagoa dute eta.
Larunbatean 11,15tan Donostiakoak Ortuellan jokatzen dute bertako taldearen aurka.Partidu gogorra eta korapilatsua izango da, bi taldeak sailkapeneko lehen postuan aurkitzen dira eta partiduko garaileak luzarora behin betikoa izan daiteken abantaila txiki bat lortu dezake,
Hurrengo igandean hilak 18, 12,15tan Basaurin, etxeko taldeak Donostiakoak izango ditu aurkari bezala. Gaur eguneko sailkapena ikusirik, bi puntuak etxeratzea ez du oso zaila izan behar. Ala ere gure jokalariak ez duten fidakorrak joan behar eta emaitza ziurtatu beharko dute.