Bera Bera

Select your language

Jorge Dueñasek Matxalen Ziarsolo Akaba Bera Bera taldeko hegalekoa deitu egin du Espainiako selekzioan Holandaren aurka izango dituen laguntasuneko partidetarako. Gaur ezagutu egin du jokalari ermuarrak berria, eta Parc Sagunteko Noelia Oncina jokalariaren ordez joango da selekziora. Martxoak bian Madriden egongo da Matxalen taldekoekin elkartzeko, eta 8ra arte bilduta egongo dira. Honela, Akaba Bera Bera ordezkaria mantenduko da selekzioan, eta Ziarsolok 5 alditan jadanik izan da selekzioarekin. Honela, bere lanari saria jaso du Bera Berako hegalekoak, benetan trebea, bizia eta beti kontraerasorako prest dagoena, eta gainera portzentai oso onak betetzen jaurtiketetan. Helduen selekzioaz aparte, formazio mailako selekzioetan ere badira Bera Berako ordezkariak, Kattalin Olasagasti juniorrarekin joango delako, eta Nagore Ariaga gazte mailako taldearekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores