Bera Bera

Select your language

Aste hau benetan ona izan da Akaba Bera Bera talderako, Erregina Kopako zozketaren emaitzaz aparte, gaur jakin baitu Eider Rubio konbokaturik izan dela Espainiako selekzioarekin, Holandaren kontra jokatzeko. Honela, lateral donostiarra Matxalenekin Ziarsolokin egongo da deialdi honetan. Baina Bera Bera taldeko jokalariek egindako lan ezinhobeak ez du Jorge Dueñasen arreta deitu, Frantziako selekzioan Amelié Goudjo ere izango delako. Bertan Raph Tervel eta Alexandra Lacrabèrekin batera izango da. Horietaz aparte, Kattalin Olasagasti eta Ane Herrero, hau lehendabiziko aldiz, junior mailako selekzioan izango dira, Sagrario Santanak deitutakoak. Gainera, Nagore Arizaga Gazte Mailako selekzioan ere izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores