Bera Bera

Select your language

Parc Sagunt taldearen kontra ligako partida aurreratu behar izan du Akaba Bera Berak martxoak 18ra, talde valentziarrak asteburuan izango dituen Europako txapelketako partidagatik. Positiboa izan da donostiarrentzat aldaketa hori, aukera emango diolako Akaba Bera Berari Toulouseko (Frantzia) Nazioarteko Txapelketan parte hartzeko, Martxoak 20, 21 eta 22an. Txapelketa honetan parte hartzeko gonbidapena jaso du talde donostiarrak, eta talde antolatzaileaz gain, bi selekzio nazional izango dira, alde batetik Txina (2008ko Pekineko Joku Olinpikoetan seigarrena izan dena), eta Marfileko Kosta, gaurregun Afrikako txapeldunordea dena. Aukera ona da Reyes Karreren talderako, bere jokoa azalduko duelako dohai eta ezaugarri ezberdineko taldeen kontra, ligan ez diren taldeen aurka. Lauko txapelketa izango da, eta denok denon aurka jolastuko dute, eta Akaba Bera Berak honako ordutegiak izango ditu: Martxoak 20, ostirala, 17:00etan, Marfileko Kosta – Akaba Bera Bera; Martxoak 21, 21:00etan Toulouse – Akaba Bera Bera; Martxoak 22, igandea, 13:30etan, Txina – Akaba Bera Bera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores