Bera Bera

Select your language

Erregina Kopako zozketaren oihartzunak oraindik entzuten direnean partida garrantzitsua dauka Akaba Bera Berak Bidebietan, bihar 19:00etatik aurrera, Mar Alicanteren kontra, ligako laugarren postutik bota nahi duen taldea. Gran Monovar Ecociudad taldearen kontra Erregina Kopan izango du arerio Akabak, Monovarren bertan izango den apirilak 1etitk 5era txapelketan. Baina orain, ilusio osoz prestatu egin du talde donostiarrak Mar Alicanteren kontrako partida, urrian Alacanten bertan lortutako garaipena errepikatzeko asmoz. Partida hartan Bera Berak 25 eta 26 gainditu egin zuen etxeko taldea. Bi taldeak hurrengo denboraldirako Europan egoteko faboritoenen artean daude, eta maila handiko jokalariak badituzte. Alacanteko taldean, Maru Sánchez beteranoaz gain, Akaban izandako Llanos Triguero izango dira atea zaintzen, eta horietaz gain, Isabel Ortuño, beso ezkerti boteretsua, eta domina lortutako Beatriz Fernández eta Carmen Martín jokalari gazteak dira. Talde indartsu honi aurre egiteko, Akaba Bera Berak bere joku bizia azaltzen saiatuko da; horretarako oso inportantea izango da defentsa oso ona lantzea, horrela transizio azkarrak egiteko. Joko honek oso partida erakargarriak ematen ditu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores