Aurreko denboraldietan bezala, Pasaiko Portu Agintaritzak Bera Berako base taldeekin kolaboratuko du, talde desberdin eta jokalari gazteen babesle bezala, diru laguntzaren bidez.Laguntza honek formazio taldeen aurrekontuaren zati haundiena arinduko du.
Erakunde honek Bera Bera klubeko baseko eskubaloi talde desberdinak babesteko, diru laguntza ematea erabaki du, denboraldi honetarako behintzat. Formazio sailak azken egunetan egindako gestioei esker, erakunde honengatik jasotako laguntzarekin saritua ikusi da. Arduradunek Estibadora Algeposa, S.A.ri jasotako konfidantza eta laguntza eskertu nahi diote.
Igandeak 23an 12,00tan Bidebietan Bera Bera eta Ereintza taldeen artean lehia haundiko partidu izan genuen. Hasieratik donostiakoak aldea hartzen joan ziren, Ereintza taldearen ezinaren aurrean. Atsedenera etxekoen aldeko 10-5 emaitzarekin iritsi ziren. Golegile haundiena Enara Martinez izan zen 6 golekin.
Larunbatak 22an 16,00tan Andoainen Bera Bera eta Leizaran taldeak aurka jokatu zuten. Partidu berdindu bat izan zen eta azkenean donostiakoak lehen zatian lortutako abantaila (7-11 amaiera arte manentzea lortu zuten. Goleagile haundiena Nahiara Elgarresta izan zen 11 golekin.
Azken orduan, Isabel Ortuño Elda Prestigioko jokalaria lesionatu ondoren, Patri Espainiako Selekziora deitua izan da Croaziako Munduko Txapelketan parte hartzera.