Bera Bera

Select your language

Kezkatuta dago Akaba Bera Bera, Raph Tervelek azken jardunaldietan gemnioan kaltea somatu duelako, eta airean dago aukera izango duen ala ez ligako hurrengo partidan parte hartzeko, Elche-Mustang-en kontra. Inportantea izango litzateke Tervelen falta Reyes Karrerentzat, Frantzia selekzio kapitana dena donostiarren defentsan lidergoa bait du, eta erasoan ere lan erabakiorra garatzen du. Denboraldian zehar, Bera Berak talde boteretsua duela azaldu du, kategoriazko jokalari askokin, baina Tervelen falta nabarmena izango litzateke, gainera hiru jardunaldi besterik geratzen ez direnean liga amaitzeko. Arerioa kontuan hartzekoa da, Elche-Mustang joaneko partidan irabazi bait zion Akabari, eta denboraldi ederra betetzen ari da; momentu honetan seigarrena da ligan. Erritmoa mantendu ahal izateko, joan den astetik aurrera entrenamendu saio bat kendu du Karrerek. Hori dela eta, taldeak osteguna libre izango du, eta horrela saiatuko dira azkeneko partidetan freskoago egotea denboraldi bukaeran laugarren postua mantentzeko eta hirugarren postugatik borrokatzen jarraitzeko. Bera Bera Eskubaloian berri on bat izan da gaur, Nagore Arizaga Gazte Mailako zentralak Espainiako selekzioak deitua izan duelako Madrilen Maiatzak 20tik 24ra izango den kontzentraziorako. Saio hau Europako txapelketa prestatzeko baliogarria izango da. Ohizkoa izaten da Arizagaren deia Jenaro Félixen taldeetan, eta horrek azaltzen du aukera asko badituela andoaindarrak Ekainan Macedonian izango den Europako Txapelketan egoteko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores