Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berako Kirol Zuzendaritzak bere fitxak mugitzen hasi da hurrengo denboraldirako taldea osatzen, eta lehenbiziko berria izan da Libe Altunak bere kontratua berritu egin duela. Zarautzeko eskubi hegalekoak bi denboraldi gehiago emango ditu talde donostiarran. Nahiz eta 23 urte besterik ez izan, badira bost denboraldi Bera Beran dagoela jokalari gipuzkoarrak, lesio larriak gaindituta, ematen duela betirako ahaztu egin dituztela, eta aurten azken urteotako emaitza onenetakoak lortu dituela bere jokoan. Berrikuntza honekin, klubak jokalari ezkertia, klubarekin eta zaleekin identifikatua, eta azken urteotako arrakastetan parte hartu duela. Honela, hurrengo denboraldirako taldea forma hartzen ari da, Altunarekin batera, kontratua indarrean daukaten beste bost jokalari badirelako; halaber, Tati Garmendia, Esme López, Zulai Agirre, Verónica Valverde eta Kattalin Olasagasti. Bestelako jokalariekin, aurten kontratua bukatzen zaiela, klubak hitzegiten hasia da, hurrengo urtean hain emaitza ona eman duen taldea mantentzeko asmoz, Erregina Kopa irabazita, ABF Kopan txapeldunordea, eta ABF ligan ia lortua den laugarren postua, inoiz lortutako posturik onena berdinduko duela. Bestalde, taldea ondo prestatzen ari da Vicar Goyaren kontrako partida, eta horretarako hurrengo osteguneko gauean Almeriarantz abiatuko da. Ez da partida makala izango, geratzen diren bi jardunaldietan etxeko taldeak Elchekin batera borrokatuko duelako seigarren postua lortzeko, agian Europan aritzeko aukera emango duela. Donostiarrentzat, ordea, lehenbiziko aukera da laugarren postua ziurtatzeko, eta Parc Saguntek duen hirugarren lekuaren bila joateko, nahiz eta ia lortuezina izan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores